(EUSK)
ART WORKER RIGHTS (AWR) [ARTEAREN ARLOKO LANGILEEN ESKUBIDEEN ALDEKO PLATAFORMA] Amsterdamgo Rijksakademie van Beeldende Kunsten-en sortu zen 2020an, artista egoiliarren eta akademiako langileen arteko hizketaldi batzuen ondorioz, lan artistikoak artisten eta kultur langileen osasun emozional eta fisikoan duen eraginari buruz.
AWR AUTOEDIZIOKO TRESNA BAT ETA ARTXIBO BAT da, ARTEAREN ARLOKO LANGILEEN borroka, eskaera eta asmo kolektiboak biltzeko eta jakinarazteko funtzioa duena. Edozein kultura-langilek abiaraz dezake plataforma, tokiko kanpainak abiapuntu hartuta, eta elkarri laguntzeko eta elkarrekin borrokatzeko nazioz gaindiko sare bat ehuntzeko asmoa du. EGON INFORMATUTA! ANTOLA GAITEZEN!
ARTE LANGILEA izateak zure osasunari eta ongizate EMOZIONALARI eragiten dio? Beti borrokan zabiltza, zure lanagatik ORDAINSARI egokia lortzeko? Aldi baterako kontratuak izaten dituzu eta EZ DAUKAZU DIRU-SARRERA EGONKORRIK? Ordain dezakezu zure etxe edo estudioaren ALOKAIRU GERO ETA GARESTIAGOA? Zure KLASE, GENERO, SEXUALITATE edo JATORRIAGATIK artearen munduan aukera gutxiago dituzula iruditzen zaizu?